EPICA - Requiem for the Indifferent (2012)

Izenburuari keinu eginez, gu ere indiferente geratu gara. Design your Universe (2009) bezalako lan bikainaren ostean are lan hobea espero genuen. Lan lasterra, lan alferra.


Aurrekoetan bezala, sarrera-abesti batekin hasten da Requiem for the Indifferent (RFTI), Karma tituluduna, Monopoly on Truth abestiari eskua emanez. Simon Simons-en ordua iritsa da orain, behin koroak bukatuta. Teknika aldetik oso ona, baina lirikotik urrun azaldu zaigu abeslari gaztea abesti onetan, eta astuna ere egiten da.

Ostean, diskoko single-a dator, Storm the Sorrow, ona, baina Unleashed baino askoz ere leunagoa. Eta hemendik aurrera, abesti guztiak berdinak.

Delirium balada, Internal Warfare, Requiem for the Indifferent abestia bera doinu orientalekin, Guilty Demeanor, Deep Water Horizon bigarren balada eta Stay the Course. Denak berdinak, hutsak, indar gabeak, teknika aldetik ondo abestuak, baina hutsak. 

Deter the Tyrant desberdina da pixkat. Sarrera rockeroa, erritmo arina eta diskoko estribillorik onena, Simonen ahots liriko eta guzti. Avalanche izan daiteke baladarik onena, hirugarrena alegia. Eta azkenik Serenade of Self-Destruction, 10 minutuko abestitzarra, entzungarria.

Design your Universe (DYU) onegia izan zen agian, eta horregatik dirudi RFTI honek hain txiki eta apal. Letra gogorrak ditu, eta Simonen ahotsak asko hobetu duela dirudi, baina taldea jarraitu dugunok indarra bota dugu faltan. Espero dezagun hurrengoa hobeagoa izatea, DYUaren parekoa behintzat.

2013an taldearen 10. urteurrena zela eta, Retrospect izeneko kontzertua eman zuten Holandan, DVDan plazaratzeko asmoz. 

- Abestirik onena/ Best song: Deter the Tyrant
- Puntuazioa: 8/10